1 jul 2010

AMA GUADALUPEKOA-KGS SEHNDE ELKARTRUKEA

Gustatuko litzaidake eskerrak ematea jende askori AMA GUADALUPEKOAN egiten den egun batzutako lehenengo elkartrukea antolatzeko aukera emateagatik. Lehendabizi, mila esker Eneko eta Pachori, benetazkoa, hain lagungarri izateagatik. Hasieran, elkartruke hau aurrera eramatea erabaki ondoren, laguntza eskatu nizuen eta beti prest izandu zaituztet (ze ondo geratzen zaizkizun POWER-POINTak eta ze ondo konpontzen zara bidai-agentzietakoekin, Pacho! eta ze ondo daramatzazun elkarrizketa eta negoziazio latzak, Eneko!). Batez ere bioi mila esker zuen fedeagatik, bai AMA GUADALUPEKOAn, bai elkartrueetan, bai niregan. Espero dut talde finkoa osatu izatea, zuek oraindik beste elkartrukeak eskuetan dituzuela eta...
Mila esker ere, noski, Mertxeri, hasierako "cautela" pittin hori aldentzeagatik eta azkenean, zure denbora baliotsua gastatuz, elkartrukean parte aktiboa hartzeagatik. Ainhoari, "lehenengo harria" jartzeagatik orain dela urte batzu (SKYPE eta FACEBOOK etab. existitzen ez ziren urteetan, hain zuzen ere) Finlandiako irakasle batekin harremanetan jarriz. José Carlosi, bere indar eta baliabide guztiekin elkartruke baten proiektua sustatzeagatik. Juan Carlosi, Alemaniako irakasleak pintxoak hartzera gonbidatzeagatik. Anari, hain ausarta izateagatik -zeuk bakarrik bi egun osoak salbatu zenizkigun, ez da gauza ahaztekoa, ez! José Ángeli, hainbestetan ni animatzeagatik... Maritxuri, POSTIGU nekazal etxearen jabe maitagarri horri, hain jatorra izateagatik. Itsasori, askotan nire "malkoak" jasateagatik pazientzia handiarekin... Beleni, behin-behineko itzultzailea bihurtzeagatik. Idoiari, Informatikarekiko laguntza eskeintzeagatik behin eta berriro. Karmeleri, edozein momentutan eskua luzatzeko prest egoteagatik.
Eta, nola ez! onena, azkena. Batez ere eskertu nahi dizuet zuei, nire 1.go BATXILERGOKO Inglesako ikasleok (batzu ere Lenguakook). Oso ondo pasatu dugu elkarrekin askotan, klasean bertan eta klasetik kanpo (eta oso gaizki ere bai...) eta elkartrukean partehartzaileei oraindik Alemaniakoa geratzen zaizkigu, baina dagoeneko esan dezaket nire bihotza bete duzuela zuen itxaropenarekin - eta zuen itxaropenik ezarekin batzutan-, zuen irrifarrekin, zuen haserre eta umekeriekin, zuen pozakin eta, batez ere, zuen konfidantzarekin. Ez dut nahi izenak jarri beti baten bat ahazteko arriskua korritzen duzulako holakoetan. Baina noizean behin gogoratzen dut Iraia eta Anaren kemena, Mónicaren irrifarra, Ainhoaren insistentzia, Paula, Naiara, Sara etab., koadrilatxoaren buila eta algara (eta bereziki, Miriam-en besarkada goxoak), Enara eta Iratiren ezagüera zabala Hondarribiari buruz, beraien indarra, etab. etab. MILA ESKER zuei denoi, nire ikasle maiteok, eman didazuena esperientzia honen bidez inoiz ezin izango dizuet bueltatu neurri berean! Eta ZORIONAK zuen gurasoei ZORI ONEKOAK direlako zuek edukiz!
Bihar Hannover-era noa bertan ikustera ze espero zaigun Irailerako. Saiatuko naiz ahalik eta informaziorik posibleena (nire ordenagailua ez dut eramango) aurreratzea zuentzako blog honen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario